XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baina erregebidea hartzen bazuen, ez herrira doana, bakean utziko zion.

Eta pentsatu bezala egin eta, Jainkoak hala nahi izan zuen, herria hogeitamar edo berrogei pausotara egon arren eta harako bidea oso zabala eta ona izan arren, mandoak erregebidea hartu zuen eta herrirakoa utzi.

Eta Montserratera baino lehen herri haundi batera iristean, Jerusalenera soinean eraman behar zuen jantzia erosi nahi izan zuen.

Eta horrela, zaku-oihala erosi zuen, gutxi eundua eta erbatz asko dituena, eta hartaz oinetarainoko jantzi luzea egiteko agindu zuen; gero bordoi eta kuiatxo bat erosi zuen, eta dena mandoaren artzoi gainean jarri (f) Eta sandalia batzuk erosi zituen, eta haietatik bat besterik ez zuen eraman, eta hura, ez itxura ona egiteko, hanka bat gaiztotua eta dena oihalez lotua zeramalako baino. Eta, zaldiz bazihoan ere, hura gauero haunditua aurkitzen zuen. Horregatik oin hau jantzia eraman behar zuela iruditzen zitzaion.

17. Eta Montserratera doan bidean abiatu zen, Jainko maiteagatik egingo zituen obra haundiez pentsatzen, beti ohi zuenez.

Eta burua Amadis de Gaula eta haren antzeko liburuez betea zeukalako, haien antzeko gauza batzuk etortzen zitzaizkion burura (16) Han bere arma berriak, espiritu-armak, jazteko asmoa zuen, lehengoak kenduta. Eta hori zaldun berriek ohi zuten bezala egin nahi zuen. Gau guzian zaldunak esna bere armak zaitu behar zituen. Hala ordenatzen zuen Las Partidas liburuak eta hala ikusi zuen Iñigok egiten zutela zaldun-liburuetan.

Eta hala, erabaki hau hartu zuen: (...).